telefono 943 445 868 - 943 445 809
control de plagas gipuzkoa: principales plagas en gipuzkoa
control de plagas gipuzkoa: principales plagas en gipuzkoa
control de plagas gipuzkoa: principales plagas en gipuzkoa

izurri nagusiak Gipuzkoan

Gure eraikin eta etxebizitzetan, barne eta kanpokaldean, asko dira aurkitu ditzazkegun izurriak: elikagaiei lotutako intsektuen plagak, egurraren plagak, karraskariak, ziztada eragin dezaketen intsektu hegalariak….

disan, mota guztietako izurriak kontrolatzeko tratamendu iraunkor eta eraginkorrak dauzkagu. Gizpuzkoan ematen dugu zerbitzua. Kontsulta egin iezaguzu!

eliminar chinches en gipuzkoa

zimitzak

Zimitzen izurria etxebizitza batean izan dezakegun izurririk molestoena izan daiteke, pertsonen azalean eragina izan dezaketelarik.

Intsektu hauek ohe, alfonbra, sofá, entxufe eta oheburutan bizi dira; kutsatuta dagoen leku batean egon ondoren, maleta barruan zabaldu daitezke, edo kutsatutako sofa batean eseri ondoren.

Arazoa izanez gero, izurri kontrolerako tratamendua beharrezkoa da, tratamendu gabe izurria ez bait da desagertuko eta arazoa larriagoa izango da inurriak.

plaga de chinches
eliminar plaga de hormigas en gipuzkoa

inurriak

Nahiz eta gaixotasunen eramaleak ez izan, ez dakigu nondik pasa diren guk ikusi aurretik. Pertsonei ez diete zizta egiten, baina elikagaiak kutsatu ditzakete. Inurriek janari iturria aurkitzen dutenean, beraien artean komunikatzeko feromonak dituen usain kimikoa uzten dute.

Milaka inurri espezie daude, baina arruntenak Gipuzkoan inurri argentinarra, lorategiko inurria edo inurri beltza eta inurri faraioa dira.

inurri argentinarra

1,6mm ko neurrikoa eta marroia da. Ez du ziztarik egiten, koxka egiten du. Helduarora 3 hilabetekin iristen da eta erregin ugaltzaileak hegadunak dira.

lorategiko inurria edo inurri beltza

Inurri langileak 4-5 mm eta erreginak 15 mm neurtzen dituzte. Erreginek lurrean hibernatzen dute. Inurritegi zuloen inguruan agertzen den lur finarengatik identifikatu daiteke.

inurri faraoia

Inurri langileak 1,5mm neurtzen ditu eta marroi –ori kolorea daka; arrek 3mm neurtzen dituzte. Erreginek 3.5-6mm neurtzen dute, hegadun eta gorri kolorekoak dira.

eliminar plaga de cucarachas

labezomorroak

Salmonelosis eta gastroenteritis bezelako gaxotasunak kutsatu eta bakterien portatzaile izan daitezkeelako, osasun publikoarentzat arriskutsuak izan daitezke.

3.500 labezomorro espezie baino gehiago daude baina Gipuzkoan arruntenak hiru dira: orientala (beltza, estoldetan agertzen dena), germaniarra (rubia edo alemana, sukaldeetan agertzen dena) eta amerikarra ( hegaduna, estoldetan ere agertzen dena).

Ingurune heze eta epelak nahiago dituzte, Gipuzkoako klima onuragarri zaielarik. Orojaleak dira eta gauetan aktiboago agertzen dira: hori dela eta, egunean ikusiz gero, izurria inportantea dela esan nahi digu. Iraizkinen behaketetan, galdutako azalak ikustean, usain arraroak somatzean, labezomorroak daudela egiazta dezakegu.

Labezomorroen izurria igertzean, tratamendua egitea ezinbestekoa da, azkar eta erraz ugaltzen bait dira. Bereziki erresistenteak diren intsektuak dira: fosilen behaketen bidez, 300 milloi urtez lurrean daramatela ziurtatzen da, ingurumen aldakorrera egokitu direlarik .

Profesionalaren lana inportantea da: produktuen egokitasuna erabaki eta biozidak eragileak izan daitezen, non aplikatzeko erabakia hartzen dutelarik.

eliminar plaga de polillas

almazenatutako produktuen intsektuak (IPA)

sitsak, kakalardoak…

Horrelako intsektuek bilduta dauden produktuak infestatu ditzazkete.

Etxebizitzetan elikagaiak gordetzen diren armarioetan agertu daitezke arazoak: batez ere fruitu lehorrak, gaztak, maskoten janaria, zerealak,irina e.a dauden lekuetan.

Elikagai industrietan intsektu hauen izurri batek galera ekonomiko inportanteak eragin ditzazke, elikagaiak kontsumitzeko desegoki bihurtzen bait dira.

Izurriarekin bukatuko duen tratamendua egin ondoren, monitorizaio periodikoa, izurriaren kudeatzearen alde inportantea bilakatuko da.

tratamiento para carcoma en gipuzkoa

egurraren izurriak

kardamua

"Egurraren sitsak" ere deituak, arkakuso xilofagoak dira eta larbak dira egurra zulotzen dutenak. Egurrean zuloak edo zerrautsa ikustean, horrelako izurria detektatu daiteke.

Arkakuso emeek arraultzak egurrean jartzen dituzte;. eklosionatzean eta larbak azalera atera nahiean, zuloak egin eta zerrautsa sortzen dute.

Egur azalean egiten den tratamendua pulberizazioa da eta barrukaldean aldiz, presioz egindako injekzioa.

plaga de avispas

intsektu hegalariak

eltxoak

Ur gelditetatik gertu eta gune hezeetan agertzen dira. Egunsentian edo iluntzean zizta egiten dute, bakarrik emeek. Tigre-eltxoa Gipuzkoara iritsi da eta hantura sortzen duen ziztada mingarria egiten du.

euliak

Gaixotasunen eramaleak izan daitezke eta espezie batzuk zizta egin dezakete. Ugaritzeko ingurune hezea behar dute eta larbak zabor ontzietan hazitzen dira.

liztorrak

Erleekin diferentzia, liztorrak gerri estuagoa eta erleak iletsuagoak izatean datza. Lisak dira eta daukaten orratza, mehatxatuak sentitzen badira, behin baino gehiagotan erabil dezakete. Liztorren ziztada, alergia dioten pertsonen kasuetan, larria izan daiteke.

Liztor-habiaren kokapena jakiteko, iluntzean liztorren ibilbidea begiratzen, aurkitu daiteke.

plaga de pececillo de plata

beste intsektu batzuk

sitsak

Sitsak eta kakalardo beste espezie batzuk, animali jatorria duten edozein ehun piezan ( artilea, luma, larrua….) aurkitu daitekeen proteina naturalaz elikatzen dira (keratina).

Tratamendu desberdinak daude horrelako izurriak tratatzeko: CAT (tecnología atmosfera controlada), Entotherm berotasun tratamendua, tratamendu kimikoak eta kimikoak ez direnak.

arkakusoak

Maskotetan bizi diren parasitoak dira. Hanka sendo eta luzeek, distantzi handiak saltatzeko aukera ematen die.

lepismak (zilarrezko arraitxoa)

Gipuzkoan izurri arrunta da, hezetasuna eta beroa behar dutelako. Grixak dira eta 12 mm inguru neurtzen dute. Janari hondarrez elikatzen dira eta zelulosa ere jan dezakete, ondorioz, argazki eta liburuetan kalte inportanteak egin ditzazkete.

armiarma

Ingurumenean eragin mesedegarria egin badezakete ere, antsietate eta fobiak persona batzuetan eragin ditzazkete. Desatseginak dira gune publiko eta etxebizitzetan, zikintasun sentsazioa ematen dutelako.

plaga de ratas

karraskariak

arratoiak

Arratoi izurri baten ondorioak larriak izan daitezke: gaixotasunak kutsatu ditzazkete eta dituzten hortzei esker dena murtxikatzen dute: instalazio elektrikoak, paretak, zorua, etxearen isolamendua….

Horrelako nabaritasunak aurkitzen baditugu, arratoi izurri bat dagoela pentsatu dezakegu:

Gipuzkoan bi arratoi mota nagusi aurkitzen ditugu:

saguak

Pertsona batzuengan beldur eta estresa sortzeaz gain, osasunerako arriskutsuak izan daitezke. Eskalatzaile trebeak dira, orekari ezin hobeak eta eskeleto bigunak zulo txikietatik pasatzeko aukera ematen die. Oso azkar ugaritzen direnez, azkar eten beharreko izurria da.

Saguekin arazoak dauzkagunaren seinaleak ondorengoak dira: iraizkinak, koipe markak, habiak, soinuak (gauean bereziki, aktiboen daudenean delako), amoniako antzeko usaina eta sagu biziak edo hilen behaketa.

Arazoa dagoenean, izurria identifikatzea inportantea da nola tratatzen jakiteko. Gure esperientziak ziurtatzen duen sagu eta arratoien izurri kontrol zerbitzu eraginkorra egiten dugu.

problema de palomas en gipuzkoa

usoak

Usoak hiri izurri inportanteenetarikoak izan daitezke, eragozpena eta osasunerako arriskua bilaka daitezkeelarik. Beraien erainzkinak hiriko eraikinak kaltetu eta zikintzen dituzte. Hegaztien kontrolerako neurriak bi dira:

hegazti kontrako sareak

Eraginkor, seguru, iraunkor eta ia ikustezina den metodoa da. Eraikinak babestu eta arazoa gustiz desagertzen da.

hegaztien kontrado arantzak

Diskretua, ekonomikoa eta kaltegabea den sistema da. Leiho, apal eta teilatu-hegaletan jartzen dira. Argi ultramoreen kontra babestutako polikarbonatoko oinarria dakaten arantzak dira. Tamaina diferenteetako guneak babesteko, neurri desberdineko arantzak erabiltzen ditugu.

plaga plaga plaga plaga plaga plaga plaga
eliminar procesionaria del pino en gipuzkoa

pinu beldarra

Izurri hau erasotzaile eta suntsitzailea da: pinuak erasotzen ditu batez ere, baina baita zedro eta izeiak ere. Zuhaitzetan kalteak sortzeaz gain, persona eta maskotetan alergia eta urtikaria sortarazi ditzazkete. Beldar hauek dituzten iletxoengatik (airean azkar zabaltzen direnak) sudur, azal eta begietan arazoak sortu ditzazkete.

Izen hori, udaberrian mugitzean duten formagatik, hartzen dute: beldarrak lurrean egiten duten ilara luzeagatik.

Izurria desagertzeko erabiltzen ditugun tratamenduak hiru dira:

plaga de procesionaria del pino. orugas plaga de procesionaria del pino

Izurriak kontrolatzeko arazoa dezu Gipuzkoan?

Konpromezurik gabeko aurrekontua eskatu: zure kasua kontsultatu