disa Donostian kokaturiko enpresa familiarra da, Gipuzkoa mailan partikular, enpresa eta erakundeei zerbitzua ematen diena. Gure jarduera bizi kalitatearen hobekuntzara zuzenduta dago, izurrien kontrolaren (babesa eta ezabapena) bitartez eta ultrasoinuetan oinarritutako estore eta kortina teknikoen garbiketaren bitartez.
• Guri teknikariek Eusko Jaurlaritzak luzatutako profesionaltasun ziurtagiriak dituzte
• Neurri jasangarriei lehentasuna emanez, arazoak konpontzen ditugu.
• Tratamendu bakoitzaren ondoren, dagokion zerbitzu agiria ematen dugu.
kortina tekniko, argi, burdin sare e.a bezalako elementuen garbiketa tekniko profesionala
Donostian kokaturiko enpresa familiarra gara. Gertutasun honek gure bezeroak modu zuzen eta azkarrean atenditzeko aukera ematen digu, bai hirian, baita probintzian ere.
Baliabide, ezagutza eta 30 urteko eskarmentua duen enpresa gara, izurrien kontrola eta higiene-giro sektoreetan espezializatua.
Erabili beharreko tratamenduaz gardentasun eta zintzotasunez informatzen dugu aurkitutako arazoa konpontzeko. Hondakinen birziklaketa baimendutako kudeatzaile batekin egiten da (Hondakin s.l).
Neurri fisiko eta mekanikoei lehentasuna ematen diegu, neurri kimikoen aurrean.
Langilealk, berezko teknikari kualifikatuak ditugu: Eusko Jaurlaritzak egindako Organismo Kaltegarriak kontrolatzeko Zerbitzuen kudeaketa eta Izurriak kontrolatzeko Zerbitzuen Profesionaltasun- ziurtagiriaren jabe dira. Gure enpresa Euskadiko Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizizalean (ROESB:0068-CAV) eta Defentsa Fitosanitarioko Produktuen Ekoizle eta Eragileen Erregistro Ofizialean (EEE: 200116-ET) inskribitua dago.
Gipuzkoako garbiketa enpresekin elkarlanean aritzen gara, beraien lana burutzeko gure zerbitzu espezializatuak eskainiz.
disa iraunkortasunez eta persona/ maskoten osasunarekin eta ingurumenarekin adeitasunez lan egiten, gure zerbitzuetan eraginkortasuna lortzen dugu.
disak Zerbitzu Bioziden Enpresen araudia betetzen du, baita Lan Arriskuen Legea ere. Ardura Zibilaren Seguruaren jabe gara.
Zerbitzua bukatu ondoren, disak Izurrien Kontrolaren Ziurtagia egiten du: kontrolatutako espezieak, erabilitako produkto eta metodologia, gomendapenak eta prebentzio neurriak zehazten direlarik.